XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Yong-Koo eta Ji-Koo

SEUL

Yong-Koo eta Ji-Koo hiriko auzo honetan bizi dira.

Seul munduko hiririk handienetakoa da, 10 milioi biztanle baino gehiago baititu.

Ia hiri osoa erabat modernoa da: etxebizitza eta bulegoz jositako eraikuntza garaiak eta trafikoz gainezka dauden kale zabalak ditu.

Hala ere, antzinako jauregiak eta etxe eder askoak dituzten kale estuak ere badaude.

Lee Soon, bikien amona.

Kang Mi-Wha

Kim Min-Sook

Kang Chu-Cheol

Gurasoek eta amonak Koreako jantzi tradizional koloretsuak jazten dituzte.

YONG-KOO ETA JI-KOOREN FAMILIA

Bikiek omma deitzen diote amari, aboji aitari eta halmoni amonari.

Arrebak Kang-Mi-wha du izena eta hamahiru urte ditu.

Yong-Koorekin ondo konpontzen da baina ez hain ondo Ji-Koorekin.

EGUN LUZEA ESKOLAN

Yong-Koori zientzietako esperimentuak eta matematika gustatzen zaizkio gehienbat.

Ji-Koori bestalde, azterketa egunak gustatzen zaizkio, lehenago ateratzen direlako.

Eskolatik irten ondoren, beste hainbat gauza ere ikasten dituzte, besteak beste pianoa eta artea eta horregatik, batzuetan ez dira etxera itzultzen iluntzeko bederatziak arte.

Hauek dira eskolan jazten dituzten zapatilak.

Honako hau Yong-Kooren geografia eta natur zientzietako liburua da.

Hego Koreako baliabide naturalak ari dira ikasten.

Bikiek bi zapata pare dituzte eskolara joateko: pare bat barrurako eta bestea kanporako.

Barruan daudenean, poltsa honetan gordetzen dituzte kaleko zapatak.

KANG YONG-KOO ETA KANG JI-KOO BIKIAK Seul-en bizi dira, Hego Koreako hiriburuan, Asiako ekialdean.

11 urte dituzte.

Yong-Koo =jIk=oo baino hamar minutu zaharragoa da.

Guraso, amona eta arrebarekin bizi dira.

Bikien aitak Kang Chu-Cheol izena du eta kristal lantegi bateko zuzendaria da.

Amak Kim Min-Sook du izena eta etxeaz arduratzeaz gain, ezpain-margoak gordetzeko kutxak egin eta saltzen ditu.

Yong-Koo

Ji-Koo

Honela idazten du Yong-Kook bere izena.

IZARRAK BEHATZEN

Yong-Koo eta Ji-Kooren etxea, etxe bloke bateko bigarren solairuan dago.

Bikiek gela berean egiten dute lo eta arrebak eta amonak beste batean.

Yong-Koo eta Ji-Kooren koltxoiak gurasoen logelan gordetzen dituzte egunez.

Bikiei gehien gustatzen zaien lekua sukaldeko balkoia da, handik izarrak behatu ditzaketelako.

Bikien eskolak Shinnam-eko Oinarrizko Eskola izena du.

Yong-Koo-ren matematika liburua.

Yong hitzak ausarta esan nahi du eta Koo-k salbatu.

Inolako krimenik ez egotea gustatuko litzaidake eta horregatik, handitan, abokatu edo epaile izango naiz justizia egin dadin.

Emakume atsegin eta zintzo batekin ezkontzea gustatuko litzaidake.

Australiara joan nahiko nuke, kanguroak eta koalak ikustera; gizonak ukitu gabeko leku asko omen dago han oraindik.

Park Chang-yong da nire lagunik onena.

Nik bezala pentsatzen du gauza askotaz.

Errobot hauek dira Yong-Kooren jostailu kuttunak.

Behin eta berriz muntatu eta askatzen ditu.

JANARI GOZOAK, JANARI GARRATZAK

Bikien familiak algak, arroza, txerrikia eta azak espeziekin jaten ditu.

Yong-Kooren janaririk gogokoena, beraiek tang su yuk deitzen duten txerri gezamina da.

Yong-Kooren esanetan ez dago hau bezalako jaki ederrik.

Tang su yuk

Yong-Kooren goilarea

Arroz lurrindua

Makiltxoak